Agenda

Atzealdea

"Itsasminez" txotxongilo emanaldia

17:30ean, Kultur Etxean
26 ABE
agenda

"Itsasminez" txotxongilo ikuskizuna

Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina ezagutu eta maite egiten du. Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen digulako. Bainan itsasoa arriskuan dago. Eta ba al dakizue zergatik? Ilargiak daki. Argik, neskatila ausarta zenez, Osaba Joxek emandako karakolaren bidez, itsasondoraino bidai luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat aurkituko du: Pulpez olagarroa, sardinak, joanetagaldetu, eta bihotz zabalekoa denez, itsasoko lagunek zuen arazo haundia, konpontzen lagunduko die.

Hori da, txotxongilo mota ezberdin, diapositibak eta argi beltzaren bidez, TXOTXONGILLO Taldeak kontatzen digun, musika eta kantaz josita dagoen