Agenda

Atzealdea

"Hurbil gaitezen naturara" hamabostaldia

Haur eta gaztetxoentzat ekintzak
22 MAR 1 API
agenda

 

Martxoak 22 eta 29: sendabelar tailerra, Aiora Urbietarekin. 6-9 urteko haurrentzat. 17:00, gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan (688 684 029)

Martxoak 23-apirilak 1 bitartean: “mosaikoa” 10 urtetik gorakoentzat, gaztelekuan.

Martxoaren 24 eta 31ko Barbantxoren saioetako gaia NATURA izango da.

Martxoak 31 (17:00) eta apirilak 1 (11:00): TXORIBOX, hegaztientzako habi-kutxak eraiki eta kokatzeko tailerra. 6-9 urteko haurrentzat. Aurrez izena eman behar da udaletxeko ingurugiro sailean (943 147 010).

Horretaz gain, hiru eskoletan Bernart Etxepare Lizeoari laguntzeko sagarrondoak landatuko dituzte.