Agenda

Atzealdea

"Bidean ikasia" hizpide Irakurle Taldean

Portale Kultur Elkarteak antolatuta
18 URT
agenda

Arantxa Urretabizkaia "Bidean ikasia" liburua aurkezten

Bidean ikasia liburuaren sinopsia:

(1993. urtean hondarribiar emakume talde batek alardean parte hartzea eskatu zuen lehen aldiz. Ondorengo historia gogor eta garratza eta, aldi berean, eder eta hunkigarria saiatuko da kontatzen egilea, gertatutakoaz gogoeta eginez. Mina eta poza, biak dira irakasle onak. Horregatik du liburuak «Bidean ikasia» izenburu.) Inor gutxik izango du kalean ahoz gora iraindua izateko ohitura. Inor gutxi dago horretarako prestatua. Iraintzaileak ere ez du seguru asko ohitura hori, baina ekintzek frogatzen dute hobekiago egokitzen dela iraintzailea egoera berrira, berak sortua delako egoera hori, berak aukeratu duelako ekintza. Iraintzen duenak uste du, iraindua mintzeko ahalmenaz gain, iraindua umiltzeko boterea ere baduela. Kalean, zuk ezagutzen ez duzun gizon gazte batek puta esaten badizu, ez da atsegina, noski. Baina irain berak zure semearen edo bikotekidearen ahotan eragin desberdina luke. Semearenak umilduko zintuzke, kaleko gaztearenak, agian ez. Lastima ere senti dezakezu iraintzailearekiko. Irainaren ezpatak bi aho ditu, eta bigarrenak iraingilea zauritzen du.

Arantxa Urretabizkaia: "Gorrotoari eusten ikasi dut"

Irudian klikatuz Arantxa Urretabizkaiari Euskadi Irratiko "Faktoria" saioko Maite Artolak egindako elkarrizketa entzungo duzu.

Amaia Apaulaza hizkuntzalari eta itzultzaileak gidatuko du saioa