Visor de contenido web
Publicador de contenidos
Atrás

Aizarnako Haurren Batzarrak aztertu du plazako jolas parkea berritzeko proiektua

Udal teknikaria eta Aizarnako haurrak elkartu ziren astelehenean, plazako jolas parkea berritzeko proposamenak aztertzeko.

10·04·2016


Hasteko, jolas parkea diseinatzeko orduan kontuan hartu beharrekoak eta bi proposamenen xehetasunak azaldu zituen udal arkitekto teknikoak.

Ondoren, haurrek bi proposamenak aztertu zituzten. Bat aukeratu zuten gazteek, baina hori hobetzeko proposamena ere egin zuten.

Teknikariak proposamenaren bideragarritasuna (espazio eta aurrenkontu aldetik) aztertuko zuela eta, egingarria balitz, berritze prozesua martxan jarriko zela agindu zien haurrei.

Biharamunean, apirilak 12, jakinarazi zien Aizarnako haurrei, beraiekin adostuako proiektua martxan dagoela. Eguraldia lagun, Pasko egunerako, maiatzak 14, prest egongo dela jolas parke berria gaineratu zuen udal teknikariak.

Aizarnako Herri Elkarteak, Ahurra Guraso Elkarteak eta Zestoako Udalak 'Herri Hezitzailea' proiektua jarri dute martxan Aizarnan. 'Herri hezitzailea' proiektuan hiru talde daude Zestoan, Zestoa herria, Arroabea eta Aizarna.

Proiektu horren abiapuntua da onartzea haurrak ere herritarrak direla eta herritar guztien eskubide berberak dituztela. Oinarrizko eskubidetariko bat da, izan, beraiei dagozkien gaietan iritzia eman ahal izatea.