Saltar al contenido
Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Portlets anidados

Visor de contenido web

Oinherri sarea

Umeen aisialdi  parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzen

Oinherri sarearen webgunea Zazpi kontzeptutan oinarritzen da hemen proposatzen dugun aisia-eredua. Zazpi eremu horiek elkarrekin ezkontzen, garatzen eta aberasten dira, eta, proposamen koherente eta oso bat egin ahal izateko, zazpiek halabeharrez elkarrekin joan behar dutela uste dugu. Eta horrela formulatu ditugu gure lan-eremua eta xedea: Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.

Visor de contenido web

Ikastetxeko jolas-eremuak ikasleek hobetzen dituztenean

Aretxabaleta

Aretxabaletako Almeneko haurrek beraiek egindako lanaz gozatzen Aretxabaletako Almeneko haurrek beraiek egindako lanaz gozatzen

Visor de contenido web

Visor de contenido web

Herri-Olaren Hezi Komunitatea

Otxandio

Herri-ola hezi proiektua Hezi hezkuntza komunitatea subjektutzat duen prozesua da. Herri-ola egitasmoaren balioak hezkuntza prozesuetan txertatuz, pertsona libre eta kritikoak hezten lagundu nahi du Hezik. Horretarako umeak subjektu aktibo bilakatu nahi ditu herrigintza prozesu desberdinetan protagonismoa eskainiz. Otxandio herri hezitzaile bihurtzea du helburu Hezi prozesuak finean

Visor de contenido web

Oarsoaldeko 'Oarsoirriak' proiektua

Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia

Oarsoirriak.net OarsoIrriak, herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten du. Sortutako ekimenak, modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dira, auzolana uztartuz. Euskara, parekidetasuna, ingurugiroarekiko begirune, elkarkidetasuna… dira gure oinarriak. Aisialdiak inguruarekin duen erlazioa mimozhartzen da kontutan, garapen pertsonal zein kolektibo baten ikuspuntutik.

Visor de contenido web

Kerizu beretik, Baztan hezitzaile aldeko ekimena

Baztan

Soraluzeko Herrixak Hezi! hezkuntza proiektua Nora Salbotxek, Kerizu Beretik herri ekimeneko koordinatzaileak, honela aurkezten du egitasmoa

 

Visor de contenido web

Berritxuko jolasguni

Berriatua

Berritxuko jolasguni Jolasgune berria eraikitzeko erakusketa

Visor de contenido web

Mañariako haurren aurrekontu partehartzailea

Mañaria

Denon Mañaria Udalak bultzatu eta Urtxintxa eskolak kudeatutako ekimena haurra protagonista bilakatzen dituen metodologia parte-hartzaileaz baliatzen da. ‘Ametsen superheroiak’ izenburupean burutuko den saioan, “haurrak edozein proiektutan” parte hartzeko eta erabaki esparruetan egoteko eskubidea dutela eta beraien partaidetza “haurraren ahalduntzea” dakarrela azpimarratuko da.

Visor de contenido web

Astra Txiki - Haurren Gernika

Gernika

Astra Txiki Gernikan Umeentzako eta gurasoentzako espazio irekia Gernikan

Visor de contenido web

Visor de contenido web

Egia Segurua - Haurren Egia

Egia

Egia segurua, haurren Egia Egia segurua, haurren Egia egitasmoaren logoa

Visor de contenido web

Orioko curriculuma sortzen

Orio

Orioko curriculuma sortzen Modu kolektiboan egindako proiektua da, herritarrekin egindakoa. Izan ere, herritarrak dira hezkuntzaren ardura hartu behar dutenak.