Agenda

Atrás

Zestoako jaiak 2017

Egitaraua
2 SEP 10 SEP
agenda

Zestoako jaiak 2017 (egitaraua)

Irailak 2, larunbata

  • 11:00. Gazteen VIII. Esku Pilota Txapelketako finalak.
  • 12:00. Zestoako IV. Ardi Txakur Lehiaketa, arraza librean, Lauiturri inguruan. Parte-hartzaileak: Rex (Jose Luis Saizar, Zarautz), Argi (Mikel Garaiar, Narrondo), Lucky (Juan Ramón Azkagorta, Galdakao), Alai (José Ramón Orbegozo, Azpeitia), Truke (Bittor Bengoetxea, Galdakao), Argi (Pello Segurola, Matxinbenta). Epaileak: Jose Antonio Arrillaga eta Mikel Aizpurua. Antolatzailea: Artxate Elkartea.
  • 14:30. Txotx herrikoia eta mokadutxoa udaletxeko arkupetan. Ustekabe txaranga egunean zehar.
  • 18:00. XXXII. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat. 20:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
  • 23:00. Cycle taldea, Laranjadi plazan. Cycle talde madrildarra tsunami bat bezala agertu zen musika eszenan, elektronika, popa eta techno musiken arteko koktelera indartsua irudikatuz. Ondoren, D(j)avila.

Irailak 3, igandea

  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 12:00. Meza Nagusia Parrokiko Abesbatzarekin, eta organoaren eraberritzearen ondorengo kontzertua. Ondoren, herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Laranjadi plazan. Aurtengo omenduak Maria Kortadi Kerexeta eta Jesus Irureta Gurrutxaga izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 88 eta 89 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie, Laranjadi plazan. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.
  • 14:30. Bazkaria Bainuetxean, Aratz Etxeberriak alaituta.
  • 18:00. Zestoako VII. Trikitilari Gazteen Txapelketa, plazan. Partaideak: Leire Uranga-Nerea Lopetegi (Zestoa), Intza Illarramendi-Maria Illarramendi (Zestoa), Izaro Oleaga-Jurgi Ituarte (Aizarnazabal), Lierni Tolosa-Elaia Diaz (Hernani), Aitor Uzkudun-Naiara Urresti (Errezil-Getaria), Eider Tolosa-Lierni Tolosa (Hernani), Andoni Oruesagasti-Uxue Kerejeta (Zumarraga)

Irailak 7, osteguna

  • 19:00. Zestoako Antzerki Eskolakoek botako dute txupinazoa. Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
  • 19:00. Meza Parrokiko Abesbatzarekin eta, jarraian, Ama Birjinari Salbea.
  • 21:00. Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko herri afaria plazan bertsolariekin, Kalera-kalera ekimenaren barruan.
  • 00:00. Rodeo + Willis Drummond, Laranjadi plazan. Rodeo, zestoar taldea, musika intentsua eta iradokitzailea, bizi-bizia eta boteretsua. Willis Drummond, berriz, Baionan sortutako Rock taldea da. Estilo berezia dute, 90eko hamarkadako punk eta rock hotsak uztartzen baitituzte, eta bide horretan arrakasta izaten ari dira. Azken diskoak, “riff” oso indartsuak ditu, lelo oso sarkorrak eta letrak mamidunak, eta horrek denak egundoko indarra transmititzen du zuzeneko emanaldietan.

Irailak 8, ostirala, Amabirjinaren eguna

  • 9:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. Goizean zehar, itzal antzerkian erabiltzen diren txotxongiloak egiten ikasteko tailerrak, liburutegian.
  • 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, ‘Goizeko izarra’ martxaren doinuekin.
  • 12:00. Meza Nagusia, Parrokiko Abesbatzarekin.
  • 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
  • 17:00. Olinpiada originaletarako izen-ematea eta taldeen osaketa, frontoian.
  • 17:30. Olinpiada originalak (6 urtetik gorakoentzat) eta umeen gunea txikienentzat, frontoian.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
  • 18:00. Lehen zekorketa. Toreatzaileak: Alfonso Pablo Ortiz. Ordezkoa: Juan Sebastian Gómez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.

Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.

  • 20:00. Tximeleta taldearen dantzaldia, Laranjadin.
  • 22:30. Pilota jaialdia: Dario – Tolosa / Ugalde – Erostarbe. Irribarria – Rezusta / Altuna – Zabaleta.
  • 23:30. Tximeleta taldearen dantzaldia, Laranjadin.

Irailak 9, larunbata

  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:00. Meza.
  • 11.30. Puzgarriak, paintball-laser eta ludoteka, frontoian eta kultur etxe aurrean, 13:30ak arte.
  • 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.
  • 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da.

Ondoren, herri bazkaria plazan.

  • 16:00. Zurrunka taldeak “Iriberriko sorgina” itzal antzerkia eskainiko du liburutegian.
  • 17.00. Puzgarriak, paintball-laser eta ludoteka, frontoian eta kultur etxe aurrean, 20:00ak arte.
  • 18:00. Baltsa jaitsiera Urola ibaian, Ustekabe txarangak alaituta.
  • 23:00. DJ Julius, Foru plazan.

Irailak 10, igandea

  • 9:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:00. Haurren udalbatzarra. Ondoren, Erdikalean hasita, Haurren Udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Idiakaitz Txistulari Taldeak lagunduta.
  • 12:00. Umeek “txupinazoa” botako dute udaletxetik.
  • 12:00. Meza Nagusia. 12:45: Nafar ikurrari gorazarrea, Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin.
  • 13:30. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, ume eta gaztetxoentzat, dultzaineroek alaituta.
  • 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
  • 17:00. Zumba Txiki, kultur etxe aurrean.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
  • 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Christian Canano. Ordezkoa: Ortegita. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
  • 18:30. Apar festa, frontoian.

Ondoren, Banda Erdikalean.