Agenda

Atrás

Zestoako Amabirjinak 2016

Egitarau oparoa haur, gazte eta helduentzat
2 SEP 10 SEP
agenda

 

IRAILAK 3, LARUNBATA. GAZTE EGUNA

11:00. VII gazteen esku pilota txapelketako finalak, Gurutzeaga frontoian.
11:30. Zestoako III. Ardi Txakur Lehiaketa, arraza librean, Lauiturri inguruan. Parte-hartzaileak: Mix (Inaxio Etxeberria, Azpeitia), Bat (Bittor Bengoetxea, Galdakao), Txiki (Jose Antonio Arrillaga, Elgoibar), Lucky (Mikel Garaiar, Narrondo), Jaki (Manuel Gorriti, Aizarnazabal) eta Lucky (Juan Ramón Azkagorta, Galdakao). Epaileak: Jose Ramon Orbegozo eta Beñat Saratxo. Antolatzailea: Artxate Elkartea.
14:30. Herri bazkaria Laranjadi plazan. Txartelak salgai ohiko tabernetan.
18:00. XXXI. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.
20:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
20:30. Burrunba elektrotxaranga kaleetan zehar, 22:00ak arte.
23:00. Ankhar + Nothing Box + John Berkhout, Laranjadi plazan.

IRAILAK 4, IGANDEA

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:00. Meza Nagusia Parrokiko Abesbatzarekin.
13:00. Herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Laranjadi plazan. Aurtengo omenduak Juana Josefa Manterola Iturzaeta eta Valeriano Landa Egiburu izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 89 eta 90 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie, Laranjadi plazan. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.
14:30. Bazkaria Bainuetxean, Manu Rodriguezek alaituta.
19:00. Txistulari alardea, plazan. Ohitura onari jarraituz, Zestoako hainbat musikari gaztek parte hartuko du jaialdian. Modu horretan kultur talde desberdinak elkartu, eta Zestoaren ahalmen kulturalaz harro sentituko gara.
Euskal Herriko txistulariak: 50 musikari inguru.
Ortzi Alberdi txistularia.
Zumaiako San Pedro Abesbatza (zuz.: Amaia Aldalur).
Metal boskotea.
Niko Etxart.
Gorka Sarriegi (Sorotan Bele).
Karmelo Mendizabal akordeoi-jolea.
Eider Iraola eta Aizpea Aristi abeslari zestoarrak.
Aitor Salegi bertsolaria.
Elgoibarko dultzaineroak.
Zestoako Itxaropena dantza taldea.
Iñaki Telleria bateria.
Amaiur Caravajille bazu elektrikoa.

Antolatzailea: Zestoako Idiakaitz Txistulari taldea. Ikuskizunaren zuzendaria: Garikoitz Mendizabal Etxeberria


IRAILAK 7, ASTEAZKENA

18:00. Aranzabaleko Kontearen etorrera Bainuetxean. Festak hastera doazela eta, 40. hamarkadan bezala, Aranzabaleko Konteari ongietorria egitera gonbidatzen ditugu herritarrak. Horretarako, etxean dituzuen "trapu apainenak", "pamelak" eta "kapelak" hartu eta etor zaitezte bainuetxera. Kondea etortzearekin batera, bainuetxeko urak eta ur ez direnak hartu eta kalejiran joango gara herriko plazara.
Guztia Badajoz-eko "Berzosax" antzerki/musika taldeak girotuta.
19:00. San Joan Egoitzako eta Gisasolako egoliarrek botako dute txupinazoa. Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
Eta poteo-elegantea "Berzosax" taldearen antzezlanak girotuta.
19:00. Meza Parrokiko Abesbatzarekin eta, jarraian, Ama Birjinari Salbea.
21:00. Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko afaria, Etxerat elkarteak antolatuta, arkupetan.
23:00. Garaiko musikarekin "guateke"-a Dj Bull-en eskutik.
00:00. XXI. Mendera itzulera, gaur egungo musika Dj Bull-en eskutik.

IRAILAK 8, OSTEGUNA. AMABIRJINA EGUNA

9:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, ‘Goizeko izarra’ martxaren doinuekin.
12:00. Meza Nagusia, Parrokiko Abesbatzarekin.
13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
17:00-18:30. “Parkour” ikuskizuna eta haurrentzako “break dance” tailerra, parkean.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzaileak: José Pedro Prados “El Fundi”, Ángel Gómez Escorial y Álvaro M. Seseña. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00. Tximeleta taldearen dantzaldia, Laranjadin.
21:00. Oilasko jana, arkupetan.
23:00. Tximeleta taldearen dantzaldia, Laranjadin.

IRAILAK 9, OSTIRALA

9:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11.30. Puzgarriak, zezen mekanikoa eta kart zirkuitua, frontoian eta kultur etxe aurrean, 13:30ak arte.
12:30: Nafar ikurrari gorazarrea, Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin.
13:00. Txakolina dastatzea eta bertsolariak kalez kale.
17.00. Puzgarriak, zezen mekanikoa eta kart zirkuitua, frontoian eta kultur etxe aurrean, 19:00ak arte.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Álvaro M. Seseña. Ordezkoa: Aarón Rodríguez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00. Aire ahizpak, Laranjadin.
22:00. Pilota jaialdia: Mendizabal III – Martija / Jaka – Tolosa. Irribarria – Rezusta / Altuna III – Zabaleta.
23:00. Tu otra bonita (Madrileko runba taldea).
00:15. Gozategi taldea, Laranjadin.

IRAILAK 10, LARUNBATA

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zirko tailerra haurrentzat, frontoian, 13:00ak arte. Oharra: etxean duzuen malabareetako materialarekin (diaboloak eta pilotak) etorri, mesedez.
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
18:00. Baltsa jaitsiera Urola ibaian, Ustekabe txarangak alaituta.
23:00. Dj Julius, plazan.

IRAILAK 11, IGANDEA

10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Haurren udalbatzarra.
Ondoren, Erdikalean hasita, Haurren Udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Ustekabe txarangak lagunduta.
12:00. Umeek “txupinazoa” botako dute udaletxetik. Ustekabe txaranga.
12:00. Meza Nagusia.
12:45. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, ume eta gaztetxoentzat.
14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
16:30. Altxorraren bila, txapa tailerra, aurpegi margoketa... Laranjadi plazan, 18:00ak arte.
18:30. Apar festa, frontoian.
20:30. Berriketan taldea, Laranjadin.