Agenda

Atrás

ZAA!17 Zestoako Antzerki astea

Aurten abono bereziak egongo dira emanaldi guztietara joan nahi dutenentzat.
26 JUN 8 JUL
agenda

ZAA!17 2017ko Zestoako Antzerki Astea

Ekainak 26 eta 27: Amaren etxea

Antzerki astea bigarren mailako ikasleak

Federiko Garcia Lorcaren La casa de Bernarda Alba antzezlanaren moldaketa.

Ekainak 28, 29 eta 30: Hysteria

Amancay Gaztañagaren  komedia gazi-gozoa, histeria femeninoa deitutako gaitzaren nondik norakoak lantzen dituena.

Ekainaren 30ean, antzezlanaren ondoren, Zestoako bandak filmetako soinu bandak joko ditu.

Uztailak 1: Jo aurretik

Haurren antzerkia. , Mikel Ibargurenen gidaritzapean.

Ondoren txaranga eta tortila lehiaketa egongo da Udarako Festa batzordearen eskutik.

Uztailak 2, 3 eta 4: Kruzadak

Michel Azama antzerkigile frantziarraren poema dramatikoan oinarrituta, gerraren alderik gogor eta gordinena umore beltz makurrenarekin nahasten ditu, erritmo biziko eszena eta elkarrizketen bidez.

Uztailak 5, 6 eta 7: Hamlet gorroto dut

Paul Rudnicken komedia. Andy telebistako aktore ospetsuaren nondik norakoak azaltzen dituena.

Uztailak 8: Hozkailua

Artedramak ekoiztutakoa,Huts Teatroako Patricia Urrutia eta Ander Lipuse.

Udalak babesarekin.

 

Sarrerak : Mairi dendan (estankoan).

Aurten bonu berezi bat atera dugu antzezlan guztietaz gozatu nahi duzuenontzat, baina banaka ere erosi ahal izango dira, urtero bezala.