Agenda
Atrás

Udalerri Euskaldunen Eguna

Diman
26 MAY
agenda

Udalerri Euskaldunen Eguna egun bakarrekoa izan ohi den arren, Dimako Udalak eta herriko eragileek bezperarako ere zenbait ekitaldi antolatu dute aurten. Besteak beste, iaz Salto Gazte Topaketetan parte hartu zuten udalerri euskaldunetako gazteei harrera egingo diete Dimako udaletxean, asteburua Arratiako gazteekin igaro dezaten, euskaraz aritzeko konpromisoa zabalduz.

Maiatzak 25, ostiral

  • 19:00 Harrera, Dimako udaletxean, Udalerri Euskaldunetako Topaketetako gazteei
  • 20:00 Pilota desafioa
  • 22:00 Kontzertua: Zazkel
  • 23:30 Euskal karaokea, Dimako tabernetan

Maiatzak 26, larunbata

  • 10:00 UEMAren Batzar Nagusia
  • 10:15 Mintegia: Udalerri euskaldunak eta euskalgintza
  • 11:00 Mintegia: Gazteak eta euskara, inertziatik kontzientziara
  • 11:00 Haurrentzako jolasak
  • 12:00 Kalejira, buruhandiekin, txotxongiloekinm jentiltxu eta jentilirekin
  • 12:30 Ekitaldi nagusia
  • 13:15 Kantujira
  • 14:45 Bertso bazkaria, Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsoalariekin
  • 18:30 Herri Kirolak
  • 20:00 Areatzako batukada
  • 22:00 Kontzertua: Egurra Ta Kitto
  • 23:00 Erromeria: Ezten Giro

Oharrak:

Ekitaldi nagusiak Dimako plazan izango dira

Bertso bazkarirako txartelak aldez aurretik eskatu beharko dira (telefonoz: 943 816 699 edo whatsappez 666 205 307)

Udalerri Euskaldunen Eguna
Udalerri Euskaldunen Eguna 2018
Arantzazu eta Bakio UEMAra batuko dira