Agenda

Atrás

Trafiko-oharra: Etumetako bidea itxita egongo da

Apirilaren 22an, larunbata, 13:30etik 19:30era, Azpeitiko Rallyagatik
6 ABR

Herritar estimatua:

Datorren apirilaren 22an, larunbata, aurtengo Azpeitiko Rally-a izango da.
Lasterketa Askuen errekatik etorriko da, Etumeta zeharkatuko du eta Aizarnako sarreran bukatuko da.

Egun horretan, 13:30etik 19:30era itxita egongo da bidea zati horretan. Izan ere, lasterketa 3 aldiz pasako da hortik. Gerta daiteke batean eta bestearen artean bidea zabaltzea, denbora gutxi bada ere.

Hortaz, kontuan hartu bidea itxita egongo dela, egun horretan norabait joan behar baduzu.

Udalak laguntza eskatu nahi dizu, lasterketa bitartean segurtasuna bermatzeko eta, era berean, barka itzazu sor dakizkizun eragozpenak. Ikuskizunaz goza ezazu

Eskerrik asko.

OHARRA: Arren eskatzen dizugu, ikusiz gero lasterketa bitartean norbaitek kalteak edo hondakinak sortzen dituela, lehenbailehen horren berri emateko Udalari, horrek antolatzaileei eskatuko die sortutako kalteak konpontzeko.

 

Josetxo Mendizabal, alkatea
2017/04/06