Agenda

Atrás

Norabide bakarrekoa izango da egun guztietan Zestoako Toribio Altzagatik Idiazpira doan bidea

Aldaketa indarrean dago dagoeneko.
9 FEB

Toribio Altzagatik Idiazpira doan kalea

Toribio Altzaga kaletik Idiazpi auzunera doan bidea norabide bakarrekoa izango da ibilgailu guztientzat aste osoan.

Toribio Altzagatik Idiazpirako norabidea da erabili ahalko den bakarra: Toribio Altzagako 26. zenbakitik Idiazpiko 3-5 zenbakietara doan noradabidea da, Zubimusu kaleraino.

Orain arte, astelehenetik ostiralera norabide bat zuen bide horrek, orain aste osorako lehenetsi duten berbera, eta asteburutan Idiazpitik Toribio Altzagarako norabidean ibili behar zuten ibilgailuek.

Udaleko Gobernu Batzarrak 2018ko urtarrilaren 16an hartu zuen norabide bakarra ezartzeko erabakia, “zenbait herritarren eskaera jaso ondoren”, eta indarrean da aldaketa dagoeneko. Seinaleak ere egokitu ditu udalak aipatutako guneetan.

Trafikoaren norabide ezarpen berri horrek garaje batzuen irteera-sarreretan ere eragingo du. Horrela, Portale 1 zenbakiko garajeetako jabekideek, beraien garajeetatik irteteko Zubimusu kaleruntz atera beharko dute, eta garajeetara sartzeko aukera izango dute Zubimusu kaletik.