Agenda

Atrás

'Zestoa lagunkoia' programaren aurkezpena

18:00etan, Udaletxeko aretoan
15 NOV
agenda

"Euskadi lagunkoina" atarirako esteka

Zestoa lagunkoia.

Proiektu hau, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatu du, Matia Institutuaren laguntza teknikoarekin. Bere helburua pertsonen zahartze prozesuaz baliatu eta herriko bizitzan ongizate sortzaile eta protagonista bihurtzea da. Finean, proiektuaren garapena guztion eraikitze-lanean, herritarren parte-hartzean eta guztien arteko iritziak partekatzean oinarrituko da.

Lehen fasea: diagnostikoa:

Proiektuaren lehen fasea diagnostikoari dagokio. Bertan herritarren iritzia jaso nahi da eguneroko bizitzan eragina duten arloei buruz, eta horretarako galdetegiak helaraziko zaizkie herritarrei. Era berean, herritarren arteko topaketak ere antolatuko dira.

Galdetegia online bete daiteke esteka honetan:

Zestoako Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere eskura izango dituzue.


Informazio gehiago nahi izanez gero www.euskadilagunkoia.net web orrian kontsulta dezakezue, eta baita 943 224 643 telefonoan edo info@euskadilagunkoia.net helbide elektronikoan ere.