Agenda

Atrás

"Kanide, gure lagun berria" taillerra

Idazmena eta marrazkigintza lantzeko tailerra
6 DIC
agenda

 Idazmena eta marrazkigintza lantzeko tailerra

Idazmena eta marrazkigintza lantzeko tailerra

  • Nork: Miguel Berzosa eta Iñaki Sainz de Murieta autoreen eskutik (elebitan)
  • Noiz: 2016ko abenduaren 7an – arratsaldeko 18:00etan
  • Non: Zestoako Udal Liburutegian
  • Izen-ematea: Zestoako Turismo Bulegoan +info: 943 868 811 – info@ekainberri.com

Aurtengo urrian, “Kanideren abenturak” izeneko bildumako lehendabiziko alea kaleratu zen: “Zaldien kobazuloa”. Miguel Berzosa eta Iñaki Sainz de Murietaren eskuetatik sortu zen historiaurreko pertsonai hori eta irakurleak orain dela 12.000 urteko bizitza nolakoa zen ikusi ahal dute.

Ekain kobazuloa izan zen lehendabiziko abentura honen inspirazio iturri eta Ekainberriko lantaldearentzat ohore bat izan da. Kanide, zazpi urteko gazte bat da eta bere tribua historiaurrean nola bizi zen azaltzen du bere abenturen bitartez.

Lehendabiziko ale horren arrakasta ikusita, Kanideren bigarren abentura bat kaleratu da oraingoan: “Suaren zeremonia”.

Ekainberrik proiektu honekin bat egiten duenez, datorren abenduaren 7an, Zestoako udal liburutegian, Kanideren sortzaileekin doako tailer berezia egingo da:

Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleei zuzendutako ordubeteko tailer honetan, parte-hartzaileek idazmena eta marrazkigintza landu ahal izango dute eta Miguel Berzosak eta Iñaki Sainz de Murietak ipuin bat nola sortzen den azaldu eta erakutsiko die.

20 haurrentzako lekua egongo da, doakoa izango da, tailerra arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta izen ematea Zestoako Turismo Bulegoan egin behar da. Tailerra ele bitan egingo da.

Tailer hau “Energia Olatuak. DSS2016” luzatutako laguntzaren bidez egiten da eta honi esker Kanideren bildumaren azken liburuxkaren 150 ale banatu ahal izango dira Gipuzkoako hainbat ikastetxe eta liburutegi publikoetan.